Ikasle Abertzaleek aurkezpena egingo dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 20:27

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, aurkezpenak egingo ditu ostegun honetan, irailak 23, Leioa eta Erandioko campuseko Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak. Kurtso honetan izango dituzten helburuak eta borrokak ikasleriari azaltzea dute helburu. Horrenbestez, bihar, eguerdiko ordu batean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko sarrera berrian jarri dute hitzordua. Iaz, fakultate berdinean, IAko kideek Bologna prozesua zer den eta, horri begira, urteko erronkak zein izango ziren azaldu zieten aurkezpenera hurbildutako ikasleei. Euskal Herrian egun dugun unibertsitate mapa eta Bologna prozesua azaltzen duen bideoa ere erakutsi zuten. "Azken urte hauetan Bologna prozesuaren aurkako borrokak eman dituen fruituez" eztabaidatzeko parada ere izan zuten ikasleek. Argazkian, iaz burututako aurkezpenetariko bat / © Gaztesarea.

Leioa eta Erandioko campuseko IAk zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun