Neguriko Txakursolo kalea itxiko dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 20:34

Negurin, Txakursolo eta Udaberri kale inguruetako sare banatzaileak hobetzeko lanak direla eta, ostiral honetan, hilak 24, Txakursolo eta Makaletako Etorbidea —54. zenbakiaren parean—, asfaltatuko dituzte. Lan horiek 8:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Horregatik, Txakursolo kalea itxi egingo zaio zirkulazioari. Aipatu ordutegiaren barruan autoek ezin izango dute garajeetan sartu, ezta irten ere egin. Bestalde, Makaletako Etorbideko asfaltatze lanak zatika egingo dituzte, eta ondorioz, ez da beharrezkoa izango toki horretan bidea ixtea. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia kale bateko lanetan / © Getxo.net

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun