Erandioko asteleheneko sutea gizon batek nahita piztu zuela diote auzokideek

Pasa den astelehenean Erandioko Gernika kaleko pabiloi batean piztutako sua gizon batek nahita eragin zuela diote auzokideek. Izan ere, egun horretan zauritutako bizilagunak Erandioko Udaltzaingoari salatu dionez, koktel molotov moduko gailu bat bota zien etxeko sarrerara gizonezko batek. Ildo horretan, "El Correo Español"ek zabaldutakoaren arabera, Gernika kaleko pabiloian bizi diren Tunezeko etorkinek herriko ijito bati bota diote gertatutakoaren ardura, baita aurretik altzariak eta txatarra eraman saiatu izana leporatu ere. Zauritua, berriz, dagoeneko alta jaso du. Argazkian, suhiltzaile batzuek sute bat amatatzeko prestatzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun