Balinez eraso egin diote Algortako alkartetxeari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 22a, 22:22

Hainbat ezezagunek balinez tiro egin dute gaur arratsaldean Algortako alkartetxearen aurka. Erasoa arratsaldeko 7:30ak pasata jazo dute Eusko Alkartasuna alderdiak Tellagorri plazan duen tabernaren kanpoaldean egon diren bezeroek. Une horretan, ikusi ez duten pertsonaren batek hainbat tiro egin du haien aurka eta bankuan jesarrita zegoen pertsona bati besoan eman eta zauri arina egin diote. Alkartetxeko bezeroek azaldu dutenez, balina "ez da plastikozkoa, berunezkoa baizik". Haien ustez, eraso egilea "txinberaz dabilen umeren bat edo burutik sano ez dabilen baten bat" izan da. Dena den, Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman diote. Halabaina, bertaratu diren bi poliziek "pasibitate osoz" jokatu dute, EAren zaleen arabera. Argazkian, Algortako alkartetxearen artxiboko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun