Astelehenean Biarritzen 76 urteko gizon batek 70 urteko emazte ohia hil zuela salatuko dute bihar, osteguna, Algortako Telletxe kalean. Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformak egindako protokoloari jarraiki finkatutako protesta 19:30ean egingo dute. Ustezko hilketa astelehenean gertatu zen, 19:15 inguruan, Frias kalean, polizia-etxe batetik gertu. Lekukoek tiro hotsak entzun zituzten eta ondoren adineko gizonezko eta emakumezko bat aurkitu zituzten lurrean etzanda, biak eskopeta tiroz zaurituak. Dirudienez, gizonezkoak eskopeta hartu zuen eta tiro egin zion emakumeari sabelean. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen, bularrean tiro eginez. Bertan hil ziren biak. Argazkian, Amelia Amayaren hilketa saltzeko elkarretaratzea Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!