Joan den urtean saritutako Imanol Uribe zuzendariaren eskutik, aurtengo Zinemira Saria jaso zuen atzo gauean Alex Angulok. Koldobika Jauregik sortutako artelanarekin aktore erandioztarrak zinemaren munduan izan duen ibilbidea saritu du Donostiako Zinemaldiak. Victoria Eugenia Antzokian izan zen ekitaldia, Euskal Zinemaren Galan. Angulok ''bene-benetan'' eskertu zuen saria, eta urte hauetan alboan izan dituen hainbat zuzendari eta lagun gogoratu zituen, tartean Alex de la Iglesia, Enrique Urbizu, Ramon Barea, Karraka taldeko kideak eta Imanol Uribe bera. ''Berekoi hutsa naiz eta sari hau neurea da'', esan zuen jasotako saria bere lankide guztiekin, inspirazio iturri duen kaleko jendearekin eta emaztearekin partekatu baino lehen. ''Antzerkia eta zinema egitea bizitzea da", aipatu zuen Angulok. Argazkia: © Gorka Estrada - Zinemaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!