Gidabaimenik ez dauka atzo Getxon mutil bat harrapatu zuen gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 23a, 14:06

Getxoko Udaltzaingoak gaur eman du atzo Aixerrota institutu parean gertatutako istripuaren berri. Tokiko polizia iturriek zabaldu dutenez, getxoztarra da eguerdian, Santa Marina haitza kalean, autoarekin txirrindulari bat harrapatu zuen gizon gaztea. Gidatzeko baimenik ez du eta istripu tokitik alde egin zuen, gaineratu dutenez. Ziklista Berangoko 18 urteko mutila da eta Gurutzetako erietxera eraman behar izan zuten, oso egoera larrian. Istripua 13:40ak aldera izan zen eta Getxoko Udaltzaingoak, apur bat geroago, inguruko kale batean aurkitu zuen ibilgailua. Ikerketen ondoren, gidaria, 18 urteko mutil getxoztarra, aurkitu zuten agenteek. Polizia istripuaren zergatia argitzeko lan egiten ari da. Argazkian, udaltzain bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun