Gizon bat atxilotu dute Algortan emakume bati urrezko lepokoa lapurtu diolakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 23a, 14:18

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen atzo goizean Algortan, indarkeriaz lapurreta egitea egotzita. Gertaera 11:30ean izan zen: kalez jantzitako agente batzuek aurrekari ugari dituen gizona erdiguneko kale batean ikusi zuten, edadetuengandik oso hurbil, eta horrek susmoak piztu zituen, polizia iturriek zabaldutakoaren arabera. Gaineratu dutenez, bat-batean aipatu pertsona emakume baten atzetik atari batean sartu eta segundo batzuk igaro ondoren korrika irteten ikusi zuen. Udaltzainak bere atzetik atera ziren eta harrapatu zutenean, eskuan urrezko lepokoa zeramala ikusi zuten. Emakumeari ostutakoa zela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zuten. Atxilotutakoa Bilboko 33 urteko auzokidea da. Getxoko Udaltzaingoak Bilboko Epaitegiaren esku utzi zuen. Horrek Basauriko espetxean sartzeko agindu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun