Berrikuntza batzuk izango dira Alderdi Egunaren edizio honetan, eta EBBko presidentea den Iñigo Urkulluk ez du mitina bakarrik emango. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru ahaldun nagusiek eta Nafarroako hauteskundeetarako Nafarroa Bairen barruan EAJren hautagai batek ere mintzatuko zaizkie jeltzaleei, "aurten hauteskundeen bezpera" delako. Iaz, bakarrik aritu zen Urkullu, EAJk lehenengo aldiz EAEko Lehendakaritza galdu ondoren.
Bestalde, aurten ere, ikurrina izango da ekitaldiaren protagonista. Iaz ikurrina erraldoia egin ostean, aurten "inoiz antolatu den Agintariena handienean, hau da, Ikurrina omentzeko dantzarik handiena", parte hartzeko aukera izango dute Forondara joango direnek. Belen Greavesek azaldu zuenez, "100 dantzarik 20 metro koadroko ikurrinak dantzatuko dituzte. Alderdikide eta lagunek ere eramango dute ikurrina eskuan".
Egoera politikoari buruz ere mintzatu zen EBBko idazkariak: "Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa Euskadi lehenestea da, hau da, Euskadiko herritarren interesak, bestelakoen interesen gainetik". Horregatik, aurtengo goiburuak "Euzko Alderdi Jeltzaleak dauden erronka guztiei aurre egiteko mantentzen duen jarrera adierazi nahi" duela uste du Greavesek: "Honekin esan nahi dugu krisi ekonomikoa, euskal gizartean bizikidetzaren normalizazioa eta autogobernuan sakontzeko beharra. Hiru erronka nagusi dira eta Lopez Lehendakariaren Gobernuak eta Alderdi Popularrak ez dute konpondu nahi edo ez dakite nola egin".
EGI kanpaldiaren eta Alderdi Egunaren egitaraua:
Irailaren 24an, ostirala
- 20:30ean, ikurrina eta aurreskua.
- 21:00etan, afaria.
- 23:00etan, DJ Baskposh.
Irailaren 25ean, larunbata
- 9:30ean, gosaria.
- 11:30ean, webgunearen aurkezpena eta mahai-ingurua.
- 13:30ean, buelta.
- 15:00etan, herri bazkaria.
- 21:00etan, afaria.
- 23:00etan, erromeria Luhartz taldearekin.
- 01:00etan, DJ Baskposh.
Irailaren 26an, igandea
- 10:00etan, ongi etorria.
- 10:30ean, meza (hizlarien tribuna aurrean).
- 11:15ean, agintarien eta UBBetako lehendakarien desfilea.
- 12:00etan, ikurrina omentzeko mosaiko erraldoia eta ekitaldi politikoa Iñigo Urkullu EBBren presidentea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Nabaiko EAJren hautagai batekin.
- 13:00etan, Facebook topaketa.
- 13:15ean, herri-kirolak.
Karpen ordutegia:
Txiki-Txoko: 10:00etatik 18:00etara
San Inazio Egunerako EAJk 115. urteurrenari buruz kaleratutako bideoa (espainolez)