Ikasturte berriari ekingo dio astelehenean "Koskaberri" albistegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 23a, 18:59

Udako oporraldia bukatuta, Gudari Egunarekin batera itzuliko da uhinetara "Koskaberri" albistegia. Astelehenetik (irailak 27) aurrera, astegun guztietan entzungai (jaiegunak, zubiak eta oporrak kenduta, noski) izango dira Uribe Kosta eta Erandioko albisterik garrantzitsuenak Koska irratian (FMko 108.0), ordu laurden inguruko emanaldian. UKBERRI.NET eta Koskaren arteko elkarlanari esker sortutako saioak astelehenetik ostiralera egiten du zuzeneko emisioa, 20:30 aldera, Info7 irratiko albistegiaren ostean. Errepikapenak, berriz, gauerdiko 12etan eta goizeko 6etan eta 7etan izaten dira. Larunbatean kenduta, lehenengo errepikapena goizaldeko ordu batean izaten baita. Argazkian, Koska irratiko estudioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun