"Ez murriztu lanposturik!" lelopean,
Metro Bilbaoko bulego nagusian (Nafarroa, 2 / Bilbo) egin dute elkarretaratzea goizeko 9etan garraio enpresako 130 langile inguruk, izandako kaleratzeak salatzeko. Izan ere, ordu bete beranduago ziren biltzekoak konpainiako arduradunekin beharginen ordezkariak.
Zuzendaritzarekin batzarra egin ostean, "lanposturik murrizterik eta, ondorioz, lan-baldintzak okertzerik ez" duela onartuko berretsi du enpresa batzordeak,
LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Hala ere, ez dute bileran hitz egindakoaz xehetasunik eman. Bihar bertan informazio batzarrak egingo dute lankideekin Sarrikoko metro geltokian goizeko 10etan eta arratsaldeko 6etan, mobilizazio plana berresteko. Besteak beste, urriaren 6, 13, 20 eta 27an lanuzteak egitea aurreikusten dute, goizeko 7:30etik 8:30era eta arratsaldeko 6:30etik 7:30era.