Bihar jai hartuko du UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 23a, 20:31

Kristau bokaziorik ez dauka UKBERRI.NETek. Hala ere, aurten Mesedeetako Amaren eguna Getxo udalerrian jaieguna izanda eta erredakzio-bulegoa Algortan (Aldai Kulturgunea. Karitatea 1, sotoa, 9) edukita, ostiral honetan, irailak 24, atsedena hartzea erabaki dugu Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala egiten dugun langileok. Hori dela eta, albistegi digital euskaldunaren jarioa motelagoa izango da bihar eta, horregatik, barkamena eskatu nahi dizuegu webguneko irakurle fidel zareten guztioi. Bestalde, gogoratu gurekin harremanetan jartzeko (informazioa helarazi, deialdiak zein prentsa oharrak bidali, gertaeren berri eman...) hainbat bide badituzuela: telefonoz, 944 910 476 zein 652 764 387 zenbakira deituz; e-postaz, ukberrinet[abildua]ukberri.net helbide elektronikora idatziz; edo zuzenean bulegora hurbilduz. Animatu zaitezte! Zuek ere izan zaitezkete albiste iturri!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun