Udal batzarra amaitu aurretik, Andra Mari Gure Lurra elkartekoek idatzi bat irakurri dute. Bertan hitzarmena ontzat eman dute, “guretzat jabeontzat, HAPOren berrazterketa hasi aurreko fase hauetan, akordiorik onena izan daitekeenetik hurbil dagoelako”. Elkartekoek Imanol Landa alkateari eta Luis Almansa PSE-EEko bozeramaileari eskerrak eman dizkiete, “berba egiteko eta akordioak bilatzeko euren jarreragatik” eta alderdi politiko guztiei lan egiteko aipatu bidetik abia daitezen eskatu diete, "ahal den HAPOren berraztertzerik onena lor dezagun”.
Hitzarmenaren mamia
Udalbatzak honako hau erabaki du:
1.- Lehenetsi behar diren eta oinarrizkoak diren irizpideen artean dauden etxebizitzen mantentze-lana deklaratzea, Getxoko Plan Nagusi berriak Andra Mariko lurzoru urbanizagarriaren egungo esparrurako zehazten duen hirigintzako formulazioaren gainean kontuan hartu beharrekoa. Irizpide hori nahastuko da hiri-antolamendu berritik sor daitekeen ingurune berrituarekin dauden etxebizitzen integrazio egokiarekin eta espazio-kohesioarekin.
2.- Aipatutako irizpidea Plan Nagusiaren idazketa-taldeari helaraztea, Udalaren kanpoko kideei, nahiz dokumentu hori lantzen parte-hartzen duten udal-langileei ere.
Azaldutako xedeari erantzunez gainera, idazketa-taldeari zera iradokiko diote: Andra Mariko lurzoru urbanizagarrian bildutako eraikuntzak daudela kontuan hartuz, hirigune berri moduan kalifikatzeko aukera kontuan har dezala, bai eta jada badiren hiriguneetan haien mugetatik oso gertu duten kokapenaren etxebizitzak barnean hartzea ere.
3.- Lehen puntuan aipatutako irizpideari erantzuna emango dion terminoak erabaki ostean, etxebizitzak berritzeko edo mantentzeko eskatzen diren lizentziak ematea aztertuko da, betiere indarrean dagoen legeriari jarraiki.
4.- Hirigintzako jarduketen egikaritzeak ohiko bizitoki diren etxebizitzen legezko okupatzaileak ateratzea eskatzen duten aparteko egoerarako, berriz etxean sartzeko eskubidea bermatuko da, alor horretan indarrean dagoen legezko esparruan ezarritako terminoetan.