Bizikleta taldea sortu du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 23a, 21:09

Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak bizikleta taldearen lehen bilera-merienda egin zuen atzo, osteguna, Algortako Aldai patronatuan. Bertara, 20 lagun hurbildu ziren, "batzuk gazteak, beste batzuk esperientziadunak, neskak eta mutilak, sasoian daudenak eta berde gabiltzanak, gehienak getxoztarrak, baina Ezkerraldeko ordezkaritza majoarekin", jakinarazi dute elkartekoek. "Taldeak uste baino arrakasta handiagoa izan du eta une honetan 36 lagun gaude zerrendan. Dena den, zerrenda irekita dago", gaineratu dutenez. Bizikleta talde berri horren helburua, euskaraz, jendea ezagutzea eta kirol apur bat egitea da, irteeren eta beste hainbat ekimenen bitartez. Lehenengo txangoa urriaren 2an izango da, larunbatean, goizeko 9etan. Bizikletazale euskaldunak Algortako Telletxe kaleko aparkalekuan bilduko dira eta ibilbidea Algorta-Bilbo-Algorta izatea aurreikusi dute. Argazkian, bizikleta asteburua Plazaolan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun