Hamaika gizon-emakumek egin du elkarretaratzea, gaur arratsaldean, Telletxen, Annie Formenten heriotza salatzeko asmoz. “Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!” lelopean, Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloari jarraikiz deituta zegoen kontzentrazioa. Ustezko hilketa astelehenean gertatu zen, 19:15 inguruan, Biarritzeko Frias kalean, polizia-etxe batetik gertu. Lekukoek tiro hotsak entzun zituzten eta ondoren adineko gizonezko eta emakumezko bat aurkitu zituzten lurrean etzanda, biak eskopeta tiroz zaurituak. Dirudienez, 76 urteko gizonezkoak eskopeta hartu zuen eta tiro egin zion 70 urteko emazte ohiari sabelean. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen, bularrean tiro eginez. Bertan hil ziren biak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!