Eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarriak jai itxura hartuko du igande honetan, irailak 26, Altsasun egingo den 2010eko Bategin Egunean. Uribe Kosta eta Erandiotik hara joateko hainbat autobus jarri dute, izen-ematea ohiko lekuetan egin beharko dela, bihar askoz jota. Igandean, honako herri eta orduetan aterako dira autobusak: Sopelatik 8:45ean, Algortatik 9:15ean eta Leioatik 9:30ean. Aurtengo Bategin Egunak Udalbiltzaren aurkako epaiketan auzipetuta daudenei babesa eta laguntza ematea izango du helburu nagusia. Eguraldiak eragozten ez badu behintzat, Altsasu eta Urdiain arteko San Pedro ermitako landetan egingo da jaia. Ekitaldiek 10:30ean hasi eta arratsaldera arte iraungo dute. Besteak beste, pailazoak, bertsolariak edota Esne Beltza eta Izargi taldeen kontzertuak izango dira. Paella erraldoia, babarrun jana, sardinak eta taloak egongo dira aukeran bazkalorduan. Argazkian, uztailaren 10ean elkartasuna adierazi zieten Algortan Udalbiltzako auzipetuei.