Leioako haur eskolako lanak bisitatu ditu Espainiako Gobernuko ordezkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 23a, 22:39

Eneko Arruebarrena alkateak lagunduta, Leioako musika eskolaren atzean, egungo Txomin Aresti eskola publikoaren alboan egiten dabiltzan obrak bisitatu zituen atzo, asteazkena, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkaria. Bertan, 2.000 metro koadro baino gehiagoko eraikina altxatuko dute, haur eskola eraiki zein musika eskola handiagotzeko. Horretarako, aurten Leioako Udalari Tokiko Inbertsio Funtsetik egokitutako diruaren %80a erabiliko dute; 2,6 miloi euro baino gehiago (2.636.372 euro), alegia. Espainiako Gobernuak emandako 3,2 milioi euroak osatu arteko gainontzekoa etxez etxeko laguntzetan erabiliko dute. Argazkian, Arruebarrena eta Cabieces atzo, prentsaurrekoa ematen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun