Meñakoz kultur taldea aspaldidanik ari da nagusiei euskal dantzak irakasten. Baina, iaz guraso talde batek Eguzkilore taldea osatu zuten, euren seme alabek euskal dantzak ikasteko gogoa errealitatea bihurtu nahian. Meñakoz elkartearekin harremanetan jarri ziren eta horren lokaletan hamabost neska eta mutiko euskal dantzak ikasteari ekin zioten. Irakasle boluntario baten eskutik lehenengo urratsak eman zituzten eta San Pedro jaietan plaza erdira atera ziren guztion gozamenerako. Ikasturte berriarekin ume gehiago animatu nahi dituzte (mutilak behar dituzte!), Sopelan euskal dantzak berpizteko,
Sopela.net agerkari digitalak adierazi duenez. Hori dela eta, jendea animatzeko, herriko dendetan eta tabernetan kartelak ipini dituzte. Interesatuta daudenek bi telefono zenbaki dituzte deitzeko eta euren umea apuntatzeko: 665 733 497 (Iratxe ) eta 655 717 667 (Marisol ). Arratsaldez deitu behar da. Argazkia, Eguzkilore taldea San Pedro jaietan / © Sopela.net.