Txopoetako jaien egitaraua:
Ostirala, irailak 24
• 18:00etan, jai hasierako txupinazoa.
• 19:00etan, Txistorra errea, Astola harategiaren eskutik.
• 19:30ean, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoak.
• 21:30ean, Play-back-a.
• 23:00etan, gau-dantza Haitzama taldearekin.
• 01:30ean, herri kantuak Portu Zaharreko Mariachiaren eskutik.
• 02:00ean, Haitzamaren erromeriaren jarraipena.
Larunbata, irailak 25
• 11:00etan, umeentzako jolasak.
• 13:00etan, ginkana.
• 13:00etan, igel-txapelketa.
• 16:30ean, mus-txapelketa.
• 19:30ean, herri-kirolak.
• 21:30ean, mozorroen txapelketa.
• 23:00etan, gau-jaia Gaubela taldearekin.
Igandea, irailak 26
• 11:00etan, gaztelu puzgarriak.
• 12:00etan, meza Mikel Deunaren omenez.
• 13:00etan, Leioako Udal Musika Taldearen emanaldia.
• 13:30ean, herri luncha txosnan.
• 16:30ean, tortilla txapelketa.
• 18:30ean, euskal dantzak.
• 20:30ean, txokolatada.
• 21:30ean, jai bukaerako traka.
Asteazkena, irailak 29
• 18:00etan, bonba japoniarrak.
• 18:00etan, umeentzako luncha.
Gaur arratsaldean abiatuko dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak. Urtero legez, Txopoeta izango da Leioako auzo jaien denboraldia zarratuko duena. Txapligua arratsaldeko 6etan botako dute, ondoren hainbat jarduera izango direla, tartean txistorra jana, pailazoak, koadrilen play-back-a eta erromeria Haitzama taldearekin. Musikariek, baina, eskualdeko laguntzaile izango dute oholtzean, Jontxu Portu Zaharreko mariachiak atsedenaldian ordezkatuko dituela, publikoarekin batera herri kantak abesteko. Bihar ere giroa izango da Txopetan, gutxienez ariketa eta kirola gustuko dutenentzat. Umeentzako jolasak, ginkana, igel eta mus txapelketak, herri kirolak eta mozorro txapelketa izango dira eguneko menua. Postrea, baina, gauean jarriko du Gaubela taldeak. Alabaina, egun gastronomikoa igandea izango da, herri luncha, tortilla txapelketa eta txokolada direla medio. Horretaz gain, meza, udal musika taldea eta euskal dantzak izango dira, jai bukaerako traka entzun baino lehen. Dena den, asteazkenean ere izango dira umeentzako ekimenak. Argazkian, Portu Zaharreko mariachia.