Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak Europa Press albiste agentzia espainolari emandako bertsio ofizialaren arabera, gazteak "poliziei gainera etorri zaizkie" horiek euskal preso politikoen aldeko kartelak kentzera joan direnean.
Berri agentziaren arabera, 12etan agertu dira ertzainak Sakoneta kiroldegian. Kanpoaldean zeuden afixak kentzera joan direnean, "poliziei oldartu zaizkie" bi gizonezkoak. Ondorioz, atxilotu eta polizia egoitzaren batera eraman dituzte. Ertzainek kartelak kendu dituzte.
Ertzaintzak 33 eta 29 urteko gizon bana atxilotu du Leioan, "agintaritzaren kontrako atentatu delitua" egotzita. Atxiloketaren lekukoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, gertaerak goizeko 12 eta 12:30ak artean jazo dira, Sakoneta polikiroldegi aurrean, Sabino Arana kalean. Gazteak