Irailaren 14an atxilotutako Erika Bilbao erandioztarraren eta gainontzeko zortzi herritarren senide eta lagunak alboan zituela egin du agerraldia gaur, Donostian, Ane Ituño
Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) abokatuak. Naroa Ariznabarretak bere ahizpa Aniaizek jasandako "infernuaren" berri eman ostean, "
bederatzi lagunen tortura salaketen erantzule" egin du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea Ituñok. Letraduak adierazi duenez, "zantzu argiak izan ditu mahai gainean, torturatuak izaten ari zirela jakin du: Hala ere, kasurik egin ez eta lau edo bost egunez eduki ditu (inkomunikatuta, Guardia Zibilaren eskuetan), hori jakin arren". TATekoak konpromiso argiak eskatu dizkie eragile politiko, sindikal eta sozialei. "Tortura bat gehiago egon ez dadin" lan egiteko deia luzatu die guztiei. Horren harira, udazkenerako mobilizazio handi bat prestatzen ari direla ere iragarri du. Argazkian, gaurko agerraldia / cc-by-sa Askatu.org.