Olatu berean surflari gehien batzearen Guinness marka apurtzen saiatuko dira bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 25a, 01:19
Plentziako Cabo Billano surf dendak antolatuta, Surf Eguna egingo dute bihar, larunbatarekin, ehunaka surflarik eta zaleek hiribilduko hondartzan. Gainera, erronka berezia jarri diote egunari, olatu berean surflari gehien batzearen Guinness marka gainditzea, alegia. Egun, Hegoafrikako surflariek daukate aipatu errekorra, 103 surflariekin. Izan ere, 2009ko urriaren 3an kendu zioten marka Brasili. Horretarako, 400 surflari baino gehiagoren parte hartzeak behar izan zuten, bost segundoz 100 pertsonek baino gehiagok olatu bera zamalkatzea helburu. Baina, Plentzian 104 edo gehiago batuz gero, ez da segurua marka apurtzea, bihar bertan ere Hegoafrikan berriro saiatuko batira. Dena den, Aketza Sanchez koordinatzaileak aitortu duenez, "lortu ezean barre batzuk" egingo dituzte, gutxienez. Surf Eguna goizeko 9etan hasiko da eta Guinness errekorra bi ordu beranduago apurtzen saiatuko dira. Igandean ere ekimen batzuk izango dira. Argazkian, surflari pare bat uretara sartzeko prestatzen.
Surf Egunaren egitaraua:

• 9:00etan, checking. Kamiseten eta bazkari-txartelen banaketa.
• 10:00etan, Surf, kayak eta Boleibol lehiaketa.
• 11:00etan, olatu berean surflari gehien batzearen Guinness marka gainditzea.
• 11:30ean, adin eta publiko guztientzako hastapeneko surf ikastaroa.
• 13:00etan, herri bazkaria.
• 16:00etan, skate eta mountainbike lehiaketa.
• 16:30ean, hastapeneko skate ikastaroa, Guretxokoren eskutik.
• 17:00etan, nasapuntakoa eta kayak guda.
• 19:00etan, Alain Saavedraren erakustaldia.
• 20:30ean, barbakoa eta musika.

Igandeko egitaraua:

• 9:30ean, surfa.
• 10:00 surfaren finalak.
• 13:00etan, herri bazkaria.
• 17:00etan, sariak eta surf taularen zozketa.

BBC World-ek Hegoafrikako markaz kaleratutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun