Ertzaintzak bortizki erasotu ditu atxilotuak kalean zeudela, polikiroldegi aurrean, panfletoak banatzen eta argazki erakusketa jartzen. Erakusketa hau aurreko astean ere kalean egon da, hilaren 14an izandako sarekadaren berri emanez, atxilotuek inkomunikazioan Guardia Zibilaren eskuetan jasandako torturak salatuz
Hala da, beste behin ere Herrizaingo sailak eta Ertzaintzak gezurra esan du. Ez da polizia-agenterik erasotu eta eurak ez zeuden presoen argazkiak kentzen. Jokaera honekin, Ezker Abertzaleko jendea beldurtu nahi dute eta torturaren, errepresioaren eta inkomunikazioaren inguruko salaketa kaleetatik kendu.
Pasa den astean leioaztarrok izan ziren 9 euskal herritarren aurka egindako erantzuna paregabea izan zen. Eta gaurkoa izan da Ertzaintzaren mendeku partikularra.
Ertzaintzaren jokaera hauek argi eta garbi erakusten digute Ezker Abertzaleak hartutako bidea egokia dela. Garbi dagoena da garaian garaiko txotxongiloak ez gaituela bide honetatik aterako, Ares jauna!
Gezurrez, muntaiaz eta errepresioz nazkatuta gaude!
Errepresioa ez da bidea!
Leioako ezker abertzaleak atzo, ostirala, zabaldutako oharra.