Osakidetzari 60.000 euroko isuna jarri diote Algortako emakume bati minbizia berandu antzematea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 25a, 16:43

Osakidetzak 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Algortako 53 urteko emakume bati, minbizia bat diagnostikatzeko hiru hilabete behar izateagatik, Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiaren administrazio-auzietarako aretoak Gasteizko epaitegiaren epaia berretsi du. Horren arabera, diagnostikoa "nabarmenki berandu" egin zutenez, trataera "zabarra eta ez zuhurra" eman zitzaion pazienteari. Mamografiek bularreko tumore gaizto bat izan zitekeenaren irudiak erakutsi zituzten. Orduan diagnostikoa egin izan balitz, emakumeari biopsia egingo zioten. Erradiologoak gainera, ez zuen hurrengo azterketa sei hilabete beranduagora arte beharrezkotzat jo. Argazkia: © Osakidetza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun