Eguraldi euritsupean, atzo, larunbata, jokatu zen Algortako Telletxe plaza inguruko zirkuituan Getxoko Miliaren laugarren edizioa, Getxo Atletismo eta
Itxartu taldeek antolatuta. Lasterketetan 170 korrikalarik baino gehiagok esku hartu zuten maila guztietan, txikietatik elite mailako helduetara. Hain zuzen, azken proba horretan Zacariae Mazzouzi marokoarra izan zen nagusi, 4 minutu eta 20 segundoko denbora eginez. Atzetik heldu zen Frike Wornueh eritrearrak (4 minutu eta 27 segundo). Hirugarren postua, berriz, Ivan Fernandez gasteiztarrak (4 minutu eta 31 segundo), helmugara iritsitako lehenengo euskaldunak, erdietsi zuen. Emakumezkoen artean, bi korrikalari etiopiarrek heldu ziren lehenengo eta bigarren: Jhadija Rahmouni (5 minutu eta 18 segundo) eta Marta Tegabea (5 minutu eta 20 segundo), hurrenez hurren. Santanderko (Espainia) Pilar Alonsok lortu zuen hirugarren postua, 5 minutu eta 22 segundoko denbora eginez. Argazkian, Getxoko IV. Miliaren aurkezpena irailaren 20an / ©
Getxoko Udala.