Gudari Egunaren bezperan Dabi, Mario eta "Sope" gogoratu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 26a, 22:47

Astelehen honetako Gudari Eguna dela eta, aurreko asteburutik, hildako hiru sopeloztarren argazkiak eta biografia txikia daramatzaten kartelak itsatsi dituzte Sopelako kaleetan. Karteletan David Alvarez Peña "Dabi", Mario Alvarez Peña eta Iñaki Aurrekoetxea Zubillaga "Sope"-ren inguruko informazioa agertzen da, Sopela.net agerkari digitalak argitu duenez. David Alvarez Lemoizko zentral nuklearraren aurka ETAk egindako ekintza batean zauritu zuten eta Basurtuko ospitalean hil zen. Bere senideek "Guardia Zibilaren eskutik jaso zuen jazarpenagatik" hil zela salatu zuten. Mario Alvarez, Daviden anaia, komandoko kideekin zegoela istripua eduki zuen: granada batek eztanda egiterakoan eragin zizkion zauriak oso larriak izan ziren eta bertan hil zen. Iñaki Aurrekoetxe "Sope" erbesteratu egin zen eta Ipar Euskal Herrian gaixorik jarri zen. Gaixotasun horren ondorioz hil zen. Argazkia: © Sopela.net.

Kartelez gain, hirurak gogoratzeko bideoa zabaldu dute haien lagunek:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun