Gainera, Espainiako Poliziak 25 pertsona baino gehiagoren kontrako egozteak sortu ditu, “zerrenda beltza” bezala ezagutzen dena.
"Pertsona hauek guztiak, independentistak dira, pertsona langileak dira, bere auzo eta herrietan eremu ezberdinetan lan egiten duten pertsonak dira. Denek lan publikoa egiten dute gizarte hau aldatzeko nahiarekin, bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko nahiarekin. Bertsio ofizialak berriz, eraginkortasun polizialari esker terrorista arriskutsuak atxilotu direla adierazi du", salatu zuen.
Prozesu demokratikoaren alde
Eragile guzti horien ustez, "gertaera guzti hauek oso larriak dira". "Euskal jendartearen sektore zabal batek Euskal Herriko eta euskal herritarren eskubideak onartu eta errespetatuko dituen benetako demokrazia baterako bidea, prozesu demokratiko bat garatzeko apustua eta aldarrikapena egiten duenean, bide zibil, politiko eta demokratikoen aldeko apustua egiten denean, Estatuak, Gobernuak, bide polizialekin jarraitzeko apustua erakutsi du, eskubide urraketekin jarraitzeko apustu garbia erakutsi du", adierazi zuen Salaberriak. Horregatik exijitu zuen inkomunikazioa baimentzen duen legea indargabetzea, Nazio Batuen Erakundeko azkeneko informeak eskatzen duen bezala, "torturarekin bukatuko dela ziurtatzeko".
Bigarrenik, "erakunde sozial eta politikoen legaz kanporaketak baimentzen dituzten legeak indargabetzea, oinarrizko eskubideen urraketekin" bukatzea eskatu zuten eragileek. Eta azkenik, "Euskal Herriko pertsona guztien eskubide guztiak onartuak eta errespetatuak izango diren benetako demokrazia baterantz aurrerapausoak ematea, gatazkaren konponbiderantz eta bakerantz eramango gaituen bidean lagunduko duten gutxiengo demokratikoak ahalbidetuz." Eskubide zibil eta politiko guztien alde lan egiten jarraituko dutela esan zuten, "benetako demokrazia bat lortu arte".
Ikusi Apurtu.org webguneak plazaratutako bideoa: