Yahaira Aguirrek brontzezko domina lortu du Munduko Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 26a, 23:52
Yahaira Agirre kirolariak brontzezko domina lortu du asteburuan Tashkenten (Uzbekistan) izan den Munduko Judo Kopan. Algortarra 63 kiloko mailan lehiatzen da eta txapelketa ona burutu du. Ugiloy Nuralieva uzbekistandarra eta Da-Woon Joung korearra garaitu ondoren galdu egin du Ikumi Tanimotoren aurka. Japoniarra da munduko txapeldun berria. Bigarren aukeran, Yahairak Isabel Puche espainiarra gainditu du eta ondorioz hirugarren postua eskuratu. Argazkian, Yahaira Agirre iaz egindako “Getxo Sasoi-Sasoian” Kirol Sarien Galan / cc-by-sa Palazio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun