"Istiluak eta adingabeei alkohola saltzea ekiditeko asmoz", Areetako Mesedeetako Amaren jaietan indarrean jarritako neurri bereziek "bere emaitzak" eman dituztela adierazi du Getxoko Udalak. Ostegunetik igandera, ospakizunak iraun bitartean, istilu aipagarririk ez dela izan eta hainbat edari alkoholiko atzeman dituztela aipatu dute tokiko iturriek. Saltokiei dagokionez, adingabeei alkohola saltzea eragozteko asmoz, udaltzainek egindako kontroletan "era egokian" erantzun dute dendariek. Era berean, ixteko ordutegia errespetatu ez zutelakoan, jai batzordeko txosnaren eta 5 lokalen kontrako akta zabaldu dute. Jende kopuruari dagokionez, iaz baino jende gutxiago izan dela uste dute Udalekoek. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoak egindako alkoholemia kontrol baten artxiboko irudia / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!