Tokiko euskalkiari eta kulturari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat, 10 orduko ikastaroa antolatu dute Urdulizko kultur etxean
Labayru Ikastegiak eta
Uribe Kostako Mankomunitateak. Izena emateko epea urriaren 8ra arte egongo da zabalik. Eskolak urriaren 14an, 21ean eta 28an eta azaroaren 4an eta 11n izango dira 18:00etatik 20:00etara. Egun horietan, "Zer ikusi, ha ikasi!" DVDa izango da ikusgai eta, batez ere, bertan jorratzen diren gai nagusiak landuko dituzte, euskalkiaren eta batez ere hiztegiaren aldeko berezitasunak kontutan hartuz. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "eskualdeko kulturaren ardatzak" landuko dituzte: kantak, ohiturak, esaera zaharrak eta hiztegi berezia, besteak beste". Argazkian, 2009ko ekainaren 4an eskualdeko hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak. Imanol Landa alkateak eta Juan Olea Mankomunitateko presidenteak izenpetu zuten akordioa.