Eusko Jaurlaritzak onetsi dituen oinarrizko zerbitzuak, "Espainiako Konstituzioak babesten dituen askatasunen, eskubideen edo ondasunen ondorio dira", EuskoTreneko iturriek adierazi dutenez. Zerbitzu horiek ezartzeko orduan kontuan izan dute "zirkulazio askatasuna bermatu behar dela, oinarrizko zenbait eskubide bete ahal izateko oinarri gisa, besteak beste, osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea edo greba eskubidearen eta lan egiteko eskubidearen artean aukeratzeko askatasuna, oinarrizko gutxieneko zerbitzuak betetzeko izendatu diren pertsonen eginbeharra bete ahal izatea ahaztu gabe". Hori dela eta, garraio enpresako arduradunek aipatu dutenez, bidaiarien garraioa "erkidegoari eskaini beharreko oinarrizko zerbitzutzat" hartzen da. "Izan ere, zerbitzu horiek eskainiko ez balira, herritar askok toki batetik bestera joateko duten eskubidea betetzea ezinezkoa izango bailitzateke, eta hori aipaturiko zirkulazio librerako eskubidearen aurka joango litzateke", gaineratu dutenez.
Informazioa
Horrez gain, kontuan hartu dute "titulartasun publikoko bidaiarien garraio linea batzuk bakarrak direla, eta ez dutela garraio alternatiborik, eta sarri askotan zerbitzu horien erabiltzailearen soslaia ibilgailu partikularrik gabeko pertsonei, pertsona nagusiei edo urritasuna duten pertsonei, edo gune isolatuetan bizi diren eta medio alternatiboak erabiltzeko adina baliabide ez duten pertsonei dagokiela". Bezeroek, asteazkenerako ezarri diren gutxieneko zerbitzuak kontsultatu ahal izango dituzte geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusetan. Horrez gain, informazioa jaso ahal izango dute 902 543 210 telefono zenbakira deituz eta www.euskotren.es eta www.euskotran.es webguneetan.
Lanuztearen eragina nabarituko duten Uribe Kosta eta Erandioko autobus lineak:
• A2151 Larrabetzu-EHU-Areeta
• A2161 Bizkaiko Zubia-EHU-Laukiz
• A2162 Getxo-Algorta-EHU
• A2163 Erandio-EHU
• A2164 Getxo-EHU (Makaleta etorbidetik)
• A2315 Santurtzi-Portugalete-EHU
• A2316 Sestao-EHU
• A2326 Gurutzeta-EHU / Barakaldo-EHU
• A2336 Muskiz-EHU
• A3411 Bilbo-Getxo
• A3413 Bilbo-Getxo-Azkorri
• A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik)
• A3422 Areeta-Artea merkataritza zentroa-Berango
• A3451 Areeta-Plentzia-Armintza
• A3471 Getxo-Gurutzeta (Faduratik)
• A3472 Getxo-Gurutzeta (Algortatik)
• A3499 Plentzia-Gorliz