Argazkiak paperean zein CDan entregatu beharko dira zuzenean edo postaz Erandioko udaletxean, Kultur Arloko bulegoan edo Astrabuduako udal bulegoan. Paperezko kopiak 30x40 zentimetroko tamainan joan beharko dira eta horietan zein CDan ezizena jarri beharko atzeko aldean. Horiekin batera identifikazio txartela aurkeztu beharko da, honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, ez-izena, argazkiaren izena eta azalpen laburra.
Epai-mahaikideek honako irizpideak erabiliko ditu: gaia eta udalerriarekiko harremana; argazkiaren deskripzio-ahalmena; eta egilearen argazkilaritza eta arte teknika. Horiei jarraiki bost sariak banatuko dituzte, bakoitzak bere diploma izango duela. Horretaz gain honako diru kopuruak eramango dituzte, hurrenez-hurren lehenengo bost sailkatuek: 450, 350, 250, 150 eta 50 euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.