David Alvarez Peña "Dabi",
Mario Alvarez Peña eta
Iñaki Aurrekoetxea Zubillaga "Sope" gogoan, atzo, astelehena, goizeko lehenengo orduan, hainbat oroigarri jarri zituzten Sopela erdigunean zein Larrabasterran. Hala ere, lekukoen iturriak aipatuta, 9:30ean Ertzaintzaren bi patrol pilotalekuaren parean gelditu eta bertan zeuden oroigarriak eta pankarta eraman zituztela zabaldu du
Sopela.net agerkari digitalak. Gauza berbera egin omen zuten Larrabasterran. "
Asteburuan hildako hiru sopeloztarren biografiarekin ipini zituzten kartelak oso irakurrita izan dira eta oraindik ere kalean ikus daitezke. Lagunek prestatutako bideotxoa ere zabalkunde handia izan du", gaineratu du webguneak. Arratsaldez, 30 lagun inguruk kontzentrazioa burutu zuten. "Dabi, Mario eta Iñaki berriro ere gogoan izan zituzten, urtero bezala eta, aditzera eman zutenez, betiko", Sopela.net-ek aipatu duenez. Algortan ere Gudari Eguna gogoratu zuten.
Eustakio Mendizabal Benito "Txikia" ETA erakundeko kidea, poeta eta euskaltzalea hil zuten lekuan kartel bat ipini, bertsoak bota eta "Eusko gudariak" kantatu zuten,
Etengabe bitakorak zabaldu duenez. Gero, Txiki-Otaegi plazan omenaldia eskaini zieten
"Uribe Kostan hildakoei". Bertan ere bertsoak, hitzaldi laburra eta "Eusko gudariak" kantatu zuten. Argazkian, Gudari Eguneko oroigarria Algortan.