Emakume bat arin zauritu da Rontegiko zubian izandako auto-istripuan

Bizkaibusen autobus batek aurrean zihoan turismoa jo du Erandio eta Barakaldo arteko Rontegi zubian eta emakume bat arin zauritu da, Getxoko noranzkoan, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Ezbeharra gaur goizean gertatu da N-637 errepidean, Rontegin, autobus batek aurreko autoaren atzealdea jo duenean. Ezbeharraren ondorioz, autobusean zihoan emakume bat zauritu da, baina badirudi arinak direla zauriak. Era berean, auto-ilarak sortu dira Getxoko noranzkoan. Argazkian, Barakaldo, Rontegiko zubipean / cc-by-sa Txafer.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun