Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati urrezko lepokoa lapurtu ziolakoan Astrabuduan

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo eguerdian Bilbon, Astrabuduan jazotako indarrezko lapurreta delitu baten egilea delakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, gertaera irailaren 20an izan zen, 18:15 aldera, Axpeko erriberan. Galdera bat egiteko aitzakiapean, emakume batengana hurbildu eta urrezko lepokoa tiraka kendu zion ustezko lapurrak; gero korrika ateraz. Emakumezkoak behin salaketa jarrita, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Atzo, astelehena, eguerdi aldera, 20 urteko gizona atxilotu zuten Bilboko San Frantzisko kalean, indarkeriaz egindako delitu baten egilea delakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun