Eusko Jaurlaritzak aldi baterako debekatu du itsaskiak biltzea, Hondarribia, Mundaka eta Plentziako estuarioetan, Azti-Tecnaliak 1990etik aldian-aldian egiten dituen zientzia azterlanei eta kontrolatzen dituen ingurumen parametroei erreparatuta. Hala ere, Butroeri dagokionez, hainbat tokitan utziko dute oraindik moluskuak batzea, baldin eta hartutakoan garbitu egiten diren. Horrenbestez, bokale eta Arrainola arteko gunean egongo da baimenduta; portuan, ordea, ez. Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gaur adierazi duenez, ekoizpen-eremu horietan, aldi baterako ezingo da ostrak, datilak, berberetxoak, muxilak eta txirlak bildu. Muskuiluak hartzea, berriz, Euskal Autonomia Erkidego osoan debekatuta dago. Argazkian, hainbat arrantzale Plentziako itsasadarrean / cc-by
aherrero.