Urriaren 1era arte dago Sopelako aisialdi begirale ikastaroan izena emateko aukera

Sopelako Gazte Bulegoak 18 urtetik gorakoentzako aisialdirako begirale ikastaroa egingo du urritik 2011ko abendura arteko asteburuetan. Horren iraupena 350 ordukoa izango da. Arlo teorikoa Kurtzio Kultur Etxean emango dute. Arlo praktikoa, berriz, aterpetxean. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango dira eskolak; eta igandetan, goizez bakarrik. Agiria lortu ahal izateko bi arloak gainditu beharko dira. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "ikastarora joatea eta parte hartzea ere kontutan hartuko da". Aurrez izen-emateko epea urriaren 1era arte egongo da zabalik, Sopelako Gazte Bulegoan (Mendieta 11, Kurtzio Kultur Etxea). Prezioa 250 eurokoa izango da. Ikastaroa trinkoa izango da eta euskaraz egingo dute. Argazkian, ume batzuk magia saio batean adi-adi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun