2.- Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotutakoei eta euren senitartekoei. Aldi berean, gure kezka adierazten dugu inkomunikazioan jaso dezaketen tratuagatik.
3.- Operazio hau Euskal Herriak egun bizi duen prozesu honen aurkako beste eraso bat baino ez da. Estatu espainiarrak irtenbide politiko eta demokratiko bat eskaini ordez, errepresioaren neurriak baino ez ditu ezagutzen, eta ireki den bidea zapuzteko ahaleginetan dabil. Zentzu honetan, Euskal Herrian konponbide demokratiko bat lortzeko areagotu den nazioarteko eragileen inplikazioa eta elkartasuna arazo bilakatu zaie eta eten egin nahi dute.
4.- Euskal Herriari dei egiten diogu atxilotuei eta Askapenari elkartasuna adierazteko eta golpe errepresibo honen aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.
5.- Munduko herri borrokalariei zein Euskal Herriaren Lagunei ere deia luzatzen diegu Estatu espainiarraren izaera totalitarioa salatzeko eta Euskal Herriarekiko, eta zehazki Askapenarekiko, elkartasuna adierazteko, herri honen eskubideak errespetatuak izan daitezen.
Atxilotuak askatu!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Hamaika herri, borroka bakarra!
Herriok independentzia!