Negurin 19 urteko gaztea atxilotu dute bi auto bortxatu eta horietako batean lo egiten zegoelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 28a, 19:55

Ertzaintzak 19 urteko gizon gazte bat atxilotu du gaur goizaldean Negurin, bi kotxe bortxatu eta horietako batean lo egiten zegoelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, goizaldeko 5:15ean, Ertzaintzak partikular baten abisua jaso du Arriluze kalean aparkatuta zegoen bere kotxearen leihatila apurtuta eta barrualdea nahasia topatu duela adieraziz. Gainera, ondoko kotxea egoera berdinean zegoela jakinarazi die. Ertzainak aipatu tokian bertaratu dira eta, deia egin duenaren laguntzaz, ondoko kotxearen barrualdean gizonezko bat topatu dute etzanda. Polizia iturriek aipatu dutenez, kotxearen barrualdean lotan zegoen 19 urteko gaztea esnatu eta identifikatu ostean, atxilo eraman dute indarkeriazko lapurreta delitua egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun