Ostiralera arte dago Bizarra Lepoanen begirale ikastaroan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 28a, 20:25

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak, urtero bezala, begirale ikastaroa antolatu du. Ikastaroak 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, bi urtetan banatuko direnak. Parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea, edo 2010ko abendua baino lehen betetzea; eta ekartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea edota elkarte baten partaidea izateko asmoa erakustea. Ikastaroarekin ume eta gazteekin gai izango diren begiraleak trebatu nahi dituzte. Halaber, astialdiko heziketan hausnarketa eta marko teoriko baten ezagupenari hasiera ematea eta ikaslea hausnarketa eta autokritikarako prestatzea dute helburu. Urte bakoitzeko 155 euro ordaindu beharko dira (aterpetxeen prezioa ez dago barne). Matrikulazio epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, goizeko 9:30etik 13:30era. Ikastaroetan izen-ematea Bizarra Lepoan elkartearen Algortako bulegoan egin beharko da (Martikoena kalea 16, 2. solairua, 4. bulegoa / telefono zenbakia: 688 687 826). Horretarako DNI fotokopia, argazki bat eta bankura dirua sartu beharko dute interesatuek. Argazkian, begirale bat hainbat umeekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun