Zinema eta kooperazioa uztartuko dituzte datorren astean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 28a, 20:48

Zinema alternatiboa bultzatuko asmoz, urriaren 4, 6 eta 7an, jaialdia egingo dute Kultur Leioan. "Ekonomia murritzarekin baina kalitate artistiko eta gizatiar handiarekin egindako zinema" erakutsiko dute, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeko kideek adierazi dutenez. Zurevision VI. Zinema Emanaldiak (ikusi diptikoa, pdf-n) 9 dokumental eramango ditu Leioara, non, hainbat herrialdetako indigenen benetako bizimodua islatzen den. Emanaldiak aipatu egunetan izango dira arratsaldeko zortzietan, Kultur Leioako auditoriumean, sarrera doan. Proiekzioez gain, urriaren 7an, "Gutxiago hobe bizitzeko" izenburupeko hitzaldia izango da. Argazkian, besteak beste, Bolibiako emakumeen egoeraz dihardute dokumentalek / cc-by PJFurlong06.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun