Gabi Basañezen atxiloketari dagokionez, "normaltasunez edo" suertatu dela aipatu dute AAMko kideek; "ez baita indarkeriarik egon". Bitartean, gaurko polizia operazioa "Euskal Herriak egun bizi duen prozesuaren aurkako beste eraso bat" dela salatu dute errepresioaren kontrako mugimenduko ordezkariek; baita Askapeneko kide batek (mp3), manifestazioaren bukaeran espainolez irakurritako adierazpenean. Hartara, "kalean tinko eustera" eta, bide horretan, larunbat honetan, urriak 2, Bilbon izango den manifestaziora joateko deia luzatu dute. Aipatu martxa gizarte eta politika munduko aurpegi ezagunak biltzen duen herritar talde anitz batek deitu zuen, joan den asteazkenean. "Ez manifestazioen debekuari. Inongo inposiziorik ez, inongo indarkeriarik ez. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei" lelopean, 17:00etan abiatuko da Aita Donostia plazatik.
Gaurko manifestazioari dagokionez, Ertzaintzaren Brigada Higikorreko bi furgoneta agertu dira, protesta hasi baino lehen. Telletxeko autobus geltokian izan dira uneoro. Hala ere, ez da gorabeherarik egon, udaltzainek zabaldu baitiote bidea martxari.
Ikusi gaurko manifestazioaren argazkiak:
Gaur iluntzean, eskualde osotik heldutako 300 gizon-emakume inguruk egin dute manifestazioa Algortako kaleetan zehar, Gabi Basañezen eta