Atzo, asteartea, 20:00ak aldera, EHUko Leioa eta Erandioko campusa handiagotzeko lanetan diharduen garabi batera igo zen 37 urteko gizonezko bat; eta oraindik bertan dago. Espainolez, "Familiak kiebran, familiak borrokan" irakur daitekeen pankarta ere zabaldu du. Era horretan bere egoera ekonomikoa salatu nahi du. Banku batek gizonak zor dituen 6.000 euroak ordaintzeko denbora gehiago ez diola eman eta, erabaki du garabian igotzea,
DYAren arabera. Izan ere, atzo gauean, laguntza psikologikoko talde bat saiatu zen, gizona jaitsarazten. Baina, 23:00etatik goizaldeko ordu bietara ahaleginak egin arren, ez zuten lortu. Suhiltzaileak eta ertzainak ere bertaratu ziren. Larrialdi zerbitzuek bertan jarraitzen dute eta obrak geldirik daude. F.F.V. 37 urteko gizonezkoa ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Argazkian, Leioako campuseko obretako garabi batera igo den gizonezkoa.