"El Erizo" filma egongo da ikusgai urriaren 20an Sopelan

Generoaren ikuspuntutik antolatutako zine saioa eskainiko du urriaren 20an Itzartu elkarteak, Sopelako Udalarekin elkarlanean. "El Erizo" filma egongo da ikusgai 17:30etik aurrera, Kurtzio Kultur Etxean. Aipatu pelikula Muriel Barberyk idatzitako "La elegancia del erizo" best-sellerrean oinarrituta dago. Bertan kontatzen den istorioan, zenbait pertsonek topo egiten dute ustekabean, Eugene Manuel kaleko etxebizitza batean, Parisen: Paloma Josse, hamaika urteko neska bizkorra eta plan sekretua duena; Renee Michel, atezain isila eta bakartia ezjakin eta zakar itxura duena baina bizkorra eta argia dena; eta Kakoru Ozu jaun misteriotsua, eraikinera etorri berria den japoniarra. Argazkian, pelikularen kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun