Eliteko lasterkaririk onenak izango dira larunbateko Berangoko Milian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 29a, 13:39
Bartzelonan jokatutako Europako txapelketan egondako iraupen erdiko espezialista bikainak arituko dira larunbat honetan, urriak 2, Berangoko Nazioarteko Miliaren 23. edizioan. Berango Atletismo Taldeak antolatuta, besteak beste, 1.500 metrotan egungo Europako txapeldun Arturo Casado, proba berean brontzezko domina lortu zuen Manolo Olmedo, 5.000 metrotan txapeldunorde Jesus España eta oztopo-lasterketan brontzea eskuratu zuen Jose Luis Blanco izango dira irteera lerroan, 19:25ean; baita 3.000 metrotan Munduko pista estaliko txapeldunorde Sergio Sanchez ere. Emakumezkoak, berriz, 20 minutu lehenago abiatuko dira. Horien artean, Fuentes Pila ahizpak dira zerrendan lehenak; Jacqueline Martin, Isabel Macias eta joan den asteburuko Getxoko Milia irabazitako Jhadija Rhamouni etiopiarrarekin batera. Horretaz gain, Natalia Rodriguezek, Nuria Fernandezek eta Mayte Martinezek ere parte hartzea espero dute. Argazkian, Berangoko Nazioarteko Miliaren aurreko edizio bat / © Berangoko Albisteak.
Bitartean, elite karrereten aurretik etorriko dira eskola eta herri lasterketak, 16:40ean hasita. Hain zuzen ere, ostirala (urriak 1) izango da horietan inskribatzeko azken eguna, 18:00etatik 20:00etara, Berangoko Kultur Etxean. Faxez (946 680 955), telefonoz (946 682 143) edota posta elektronikoz (berangokoudala[abildua]berango.org ere izena eman ahal izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun