Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 111 etxebizitza sustatuko ditu Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 29a, 14:18

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailak eta Visesak 2010eko kontratu programa izenpetu berri dute, Bizkaian eta Gipuzkoan babespeko 1.464 etxebizitza eraikitzeko. Iaz aurreikusitakoa baino 832 gehiago, aipatu dutenez. Horretarako, 9,8 milioi euro jasoko ditu Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoak, datozen bost urtetan. Kontratu programa horren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza sozialak eta prezio tasatuko etxebizitzak altxatuko dituzte. Horien artean, 111 BOE Getxo udalerriak hartuko ditu: 91 Algortako Sarrikobaso kalean eta 20 Benantzio aldean, hau da, Algorta eta Getxo arteko mugan. Etxebizitzak 2015eko amaieran bukatuta egongo direla aurreikusten dute. Argazkian, Alango aldean alokatzeko 150 etxebizitza eraikiko nahi dituzte / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun