"Munduko sustraiak" saioaren denboraldi berriari ekingo dio bihar Koska Irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 29a, 20:24

Udazkenarekin batera, denboraldi berriari ekingo dio bihar, irailak 30, Koska Irratiko (FMko 108.0) "Munduko sustraiak" saioak. Bertan folk, world eta herritar kutsuko musika eta doinuak entzun ahal izango dira. Emanaldien ordutegiak azken urteetako berbera izaten jarraituko du: ostegunetan, 21:00etatik 22:00etara, zuzeneko irratsaioa. Errepikapenak, berriz, ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara; eta larunbatetan, 18:00etatik 19:00etara, izango dira. Argazkian, Koska irratiko estudioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun