Sakeleko telefonoa helarazi diote 14:00ak aldera, atzo arratsaldean,
Leioa eta Erandioko campuseko garabi batera igo zen gizonezkoari,
DYAk jakinarazi duenez. Bere egoera ekonomikoaren larritasuna salatzeko igo zen bertara ezkonduta dagoen eta bi seme-alaba dituen 37 urteko gizona. Gauzak horrela, atzo ez bezala, bere familiarekin eta DYAko laguntza psikologikoko taldearekin komunikatzeko aukera badauka. Psikologoarekin elkarrizketa luze bat eduki ondoren, tokitik alde egitea erabaki du eguerdian laguntza psikologikoko taldeak. Hala ere, medikuak hainbat aholku eman die senideei, egoera larriagotu ez dadin. Nahiz eta atzo gauean suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu, orain DYAko profesionalak bakarrik jarraitzen dute gizonezkoarekin kontaktuan eta tokira aldizkako bisitak egiten dabiltza. Aipatu, inguruko obrak normaltasunez jarraitu dutela goizean. Argazkian, gizonezkoa garabian, pankartarekin.