Bitartean, gaur goizean prentsaurreko masiboa egin du Gasteizen Askapenak. Erakunde horrek hamarnaka eragileren atxikimendua jaso du, zazpi militante internazionalisten "bahiketaren" aurrean.
Askapenak irakurritako adierazpena:
Ezer baino lehen egunotan Askapenak zein atxilotuak jasotako babesa eskertzea nahiko genuke eta zazpi militanteei zein beren senitarteko eta lagunei besarkada bat bidali.
Eragileen ordezkaritza zein jendearen partehartze izugarri honekin batera estatu espainiarraren totalitarismo eta demokrazi eza salatzea dugu helburu. Herri mugimenduei zein herri oso bati egindako eraso honen aurrean plantea egin eta Euskal Herri internazionalista bat eraikitzeko prozesuan euskal internazionalistok tinko jarraituko dugula adierazi nahi dugu.
Ezin dugu ahaztu ere kolpe honek duen helburu zikin bikoitza. Batetik herrion arteko elkartasunaren kriminalizazioa. Jakina bait dugu klase dominatzaileek zein mekanismo errepresibo jartzen dituzten martxan inperialismoaren oinarri zein interesak kolokan jartzen dituen ororen aurrean, hemen, Venezuelan zein Palestinan. Bestalde Euskal Herriak nazioartetik jasotzen duen elkartasunarekin amaitzea nahiko lukete. Gure herrian ematen ari den askapen prozesu honen une politiko honetan oso garrantzitsua delako kanpotik jasotzen dugun elkartasuna eta estatu espainiar zein frantsesaren izaera antidemokraikoa salatzen dutenen ahotsak ere isilarazi nahi dituztelako.