Hala ere, ez diegu utzi behar! Gure eskuetan dago. Holako operazioei eman dakieken erantzunik onena lanean jarraitzea da. Euskal Herri euskalduna eta librea nahi dugu; behar dugu, ezinbestez. Eta noski, atxilotu guztiak gurekin nahi ditugu, kalean!
Bukatzeko gure besarkadarik beroena helarazi nahi diogu Gabi eta bere familiari, jakin dezatela ez dagoela/daudela bakarrik.
Koldo Rodriguez eta Joxemi Campillo Hau Pittu Hau konpartsako kideak.